XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- CONekin doan sintagma luze-konplexua bada, ez da funtzionala izango noski (posible den kasuan ere) euskarazko haren kalkoa.
- Nominalizazioren bat bada tartean, arrazoi bikoitzez jo beharko dugu bestelako egituretara (-N erlatiboetara edo, zehaztaileetan, eta perpaus askeagoren batera bestelakoetan). Aditza, nominalizazioak berak iradokiko digu.
- Sinpleagoetan ere, ez da beti egoki izango, ikusi dugunez, zenbaitek ohi duen bezain mekaniko itzultzea
Ondorio orokorra, bada, behin eta berriro errepikatzen ari garena da: halako sasi-baliokidetasun automatikoei aurre egin, eta euskarak eskatzen duen modu auzoaren bihurrikeriarik gabean eman. Horrela esanik, zaila dirudi, baina
Kontua, bada, derragun hamaikagarrenez, erdara desbihurritzea da, eta ez euskara
Bistan denez, euskararen burujabetasunaren auzia ez dugu jatorkeria txobinistaren batengatik aldarrikatzen, hizkuntzaren funtzionaltasunaren ezinbesteko baldintza delako baizik. Kontrakotik esanik, kalkoak ez dira okerrak (oker diren kasuan, ez baita hala beti) erdaratik datozelako, behar ez bezalako interferentzi eta nahasteak sortzen dituztelako baizik.
Trinkotze joera horren beste adibidetzat har daiteke bi puntuak koma soilaz ordezkatzea ere, gero eta maizago ikusten denez. Hona adibide bakar bat, bere soilean aski nabarmen, ez baitirudi inolako aitzakia sintaktikorik duenik berez dagozkion bi puntuei eusteko (idazpuru izateak badu zerikusirik halakoetan, grafismoaren diktaduraz, baina kasu honetan testu barnean ere halaxe dator).